XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. kapitulua - Gerry, begira atzazal horiei!.

Zeharo murgilduta zegoen nebarekin elkarrizketan iheste-hodi berri baten gorabeherei buruz eta Gerryk ez zuen amaren kexua entzun berriro esan zion arte.

- Zer gertatzen zaie nire atzazalei?- galdetu zuen harrituta; eta berehala irribarre egin zuen ama zergatik kexatzen zitzaion ohartzean.

HMP da - azaldu zion, horrek barkatuko balio bezala atzazalak beltz-beltz zituela mahaira etortzea.

Hasperen egin zuen Mari Jonesek.

- Badakit zer den, Gerry - esan zion erdi etsita.

Ez naiz azken hogeitaka urteotan auto-konpontzaile batekin ezkonduta egon lubrifikatzaile ezberdinetan espezialista bihurtu gabe.

Baina, laztana, mahaian eseri aurretik eskuak ongi garbitu behar zenituela esan nahi nizun.

Betoskoa jarri zuen Gerryk.

- Gizonei sekula ez diezu ezer esaten beren eskuei buruz - bota zion amari.

- Beren lanbidea dutelako, Gerry; baina ez da zurea - erantzun zion amak modu onean baina tinko.

- Oraingoz!- esan zion Gerryk bizi asko.

- Ikusiko dugu hori - erantzun zion amak; (...).